Blog del Grupo Espeleo Takomano GET

E.E.L.ren ERRESKATE SIMULAKROA: ONDARREKO ZULOA

Pasa den urriaren 27an, urteroko erreskate simulakroa ospatu zen Ondarreko Zuloan (Gipuzkoa aldeko Aralarren), Euskal Espeleo Laguntzak (E.E.L.) eta Felix Ugarte Elkarteak antolatuta.

Eguraldi makurrak balditzatu zuen ekitaldia, negu giroa nagusi izan baitzen: euria,elurra…Hala ere, ehundik  gora espeleologok  parte  hartu zuen, lurpeko zein kanpoko zereginetan. Aurrikusitako ariketak ezin izan ziren burutu pentsatu bezala eta praktikak alde fosilean besterik ezin ziren gauzatu, kobako  behekaldean dagoen erreka gainezka egin eta gero. Erreka gaineko gela handitik (-170m) gora egin zen, malda pikuak, 10 eta 15 metrotako bi putzu eta kataleku eremua oztopo bakarrak izan zirela,  euriteek sortu lupeztia gorabehera.

Erabaki honek erreztu zituen maniobrak baina espelelogo andana gobernatzea zaildu: 4 talde antolatu ziren, bi kamilarekin, maniobrak errepikatuz. Larunbateko eguerdi aldera sartu zen lehengo taldea eta  igandeko goizeko hiruretan azkena irten zen, guztiek helburua beteta. Saltsa honetan zaudela konturatzen zara ze konplikatua den erreskate bat aurrera eramatea, hortik halako praktiken komenigarritasuna. Azpimarkatzekoa, luperko ariketak burutu ahal izateko, kanpoan sekulako azpiegitura eta antolakuntza behar dala,  “erreskatearen kudeaketa” egiteko, taldeak antolatzeko, komunikazioak, espeleologoen harrera,  sukalde lanak,balizatzea, garraioa, , e.a. logistika sano konplikatua gero! Ordu askotako lana antolakuntzaren aldetik, eguraldiak balditzatu edo konplikatu zuena.

Euskal Herriko espeleo talde ezberdinetako  kide bolondresak nagusi izan baziren ere, kanpoko espeleoen laguntza izan zen (Toledo, Paisos Catalans,…), baita Gurutze Gorriko, DYA, Ertzaintza eta Suhiltzailetako partaideak ere. Takomano taldeko bost lagunek parte hartu genuen barneko lanetan.

Bizitzaren paradojak: Erreskate tasa delakoaren bitartez, simulakroan parte hartutako bolondresek Euskal autonomia Erkidegoko kobazulo baten istripurik izanez gero, erreskatea kobratu egingo zieten…

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s