Blog del Grupo Espeleo Takomano GET

Entradas etiquetadas como “Cueva del rebollar

CUEVA DEL REBOLLAR II

Cuevas del Rebollar (I-II) direlakoak, Gorobel mendilerroko Burgoseko aldean kokatuta daude, Baró herritik iparraldera hainzuzen (Angulo mendatetik hegoaldera). Biak ala biak ardatz bereko muturrak bide dira, perpendikularki zeharkartzen dituen trokarteak erdibidituta, egun aurrez aurre dauden barrunbe independienteak suertatzen  direlarik. Rebollar I- ek aztarnategi arkeologikoa dauka.

Gure bisita Rebollar II-n burutu zen. Izan ere, ia galeria bakarra  osatzen duen (1700 mtako garapena eta 23/-4 mtako desnibela)  kobazulo  horizontal honek berezitasun batzuk agertzen ditu. Batetik,  Gorobeleko barrunbe nagusien krokisean ikus daitekeen moduan, koba honek gainetik zeharkatzen  du SI-44 (Hayal de Ponata)-ko sarea, honekin bat egiteko aukera zabalik utziz. Rebollar II-ko ahoari darion aire ufada gogorrak baieztatuko lukeen posibilitatea. Bat baino gehiago balizko lotura horren bila alperrik barruratu dala jakinda ere, horra abiatu ginen “barra de uñas” eta mazeta eskutan; alperrikakoak  berriro ere, hango panorama ikusita: aire korrontea desagertu eta galeriaren jarraipena  desbutxatu ezinda… Baina tira, esan bezala, koba honek bere xarma badu: eraketa urriak dira baina oso ederrak, gelaxka bateko igeltso kristalizazioak nabarmenduz. Azkenik eta oso  kontutan hartzekoa , sarrera da. Trokarte batean kokatuta egonda, hau kargan dagoenean, kobaren ahoak sarbegi moduan funtzionatzen du, bere lehengo 100 metroak urez estaltzen direla eta sarrera-irteera erabat itxiz. Ahoaren aurreneko 20 metroak laminadore oso baju batean zehar egiten dira, askotan urak ekarritako graba eta kantoekin erdi estalia.

Bibliografía: El karst de Monte Santiago, Sierra Salvada y Sierra de la Carbonilla.Kaite 7. Grupo espeleologico Edelweiss

Anuncios